
EH Baik eta EH Bilduk Josu Urrutikoetxearen atxiloketa honek Euskal Herrian «bizi dugun bake prozesuarekin» ez duela bat egiten, ez orain dela ordu batzuk hartutako erabakiarekin. Koalizioentzat, «erabaki politiko honek frogatzen digu oraindik ere badela gatazka eta bere konponbidea etekin politikoa erdiesteko helburua dutenik» eta oraindik gatazkaren irtenbidea «galtzaileen eta garaileen» logikan ulertzen dutenak badaudela nabarmendu dute.
«Bada, oraindik ere, bakea eta demokrazia soilik bere ikuspegitik eta bere interesetarako ulertzen dutenak. Horren erakusle da arratsalde hontako atxiloketa», azpimarratu dute oharrean.
Gainera, EH Baik eta EH Bilduk Euskal Herriko gizarte zibilaren zein eragile politikoaren gehiengoak, behin eta berriz, bake prozesuaren aldeko apustua berretsi dutenean, estatue testuinguru berri honek eskatzen duen aldaketa egiten ez dutela salatu dute. Horren harira, frantziar eta espainiar estatuari zuzendu dira beste behin ere, «bakearen aldeko urrats definitiboak egin ditzaten».
Azkenik, Josu Urrutikoetxearen aurkako euroagindua bertan behera gelditzea eta berehala aske uztea exijitu dute.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

Xabi Iraola 32 urteko igeldoarra proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokorra izateko

