
Txema Martinez eta Oskar Abad preso ohien alde manifestazioa egin da gaur Basaurin eta bihar Bakion Sortuk deituta. «Bakea eta demokrazia. Erasorik ez» lema zuen pankartak zabaldu du herriko kaleetatik joan den mobilizazioa.
Txerra Martinezek 18 urte eman zituen kartzelan, eta Oskar Abadek, 21. Ezarritako zigorra beteta, kalean dira 2009az eta 2012az geroztik, hurrenez hurren. Orain, duela 30 urteko beste kausa batengatik epaituko dituzte, datorren asteartean Auzitegi Nazionalean.
«Estatu-aparatuentzat bi basauriarrek espetxean egindako urteak ez dira aski. Bakeari eta bizikidetzari ekarpena egiteko urratsa egin beharrean, mendekuan oinarritutako salbuespenezko justizia aplikatzen jarraitzearekin tematu dira», esan zuen Sortuk mobilizazioak deitu zituenean. Honen aurrean, Sortuk «gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateko ordua dela» adierazi zuen, «eta ez errepresioan tematzekoa».
«Espetxeak husteko garaia da, orain, euskal jendartean espetxe-politika aldatzeko inoizko adostasunik zabalena existitzen den honetan. Kartzelak betetzeak herri honetan oraindik amaitu ez den amesgaiztoa betikotu baino ez du egiten. Baina ezin izango dute zapuztu herri honen determinazioa bake, bizikidetza eta askatasun agertoki berri bat eskuratzeko», adierazi zuen Igor Gonzalez Sola presoaren heriotza gertatu baino egun batzuk lehenago.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»




