
Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak jarri dute martxan 'Harrapazank' gazteentzako euskarazko aisialdi programaren hamaseigarren edizioa. Aurten ere, jarduerak antolatuko dira 10 eta 18 urte bitarteko gazteek aukera izan dezaten beren sormena eta talentua erakusteko eta garatzeko. Neguan sarean izango da eskaintza, eta ondoren, udaberriarekin batera, eta aldez aurretik izena emanda, Bilboko hainbat auzoko kaleetan izango da.
'Harrapazank' Bilboko gazte euskaldunei zuzendua dago, eta «kulturaz gozatu, sorkuntzan murgildu eta euskara indartzeko» tailer, ekitaldi eta lehiaketak eskainiko ditu, otsailetik maiatzaren amaierara bitartean, antolatzaileek azaldu dutenez.
Horrela, covid-19a dela-eta unean-uneko segurtasun eta babesa bermatzeko asmoz, 'Harrapazank' ekimenak etxetik aritzeko bi aukera prestatu ditu: 'Klikazank' gamer lehiaketa eta 'T(r)ailerrak' tailer eskaintza oparoa. Bestetik, 'Eszena' talentu lehiaketa ere bueltan da edizio honetan.
Programa osatzeko, 'Harrapazank kalean' ekintzetan parte hartu ahal izango dute dute gazteek, oraingoan Bilboko hainbat auzotan: graffiti tailerrak, 'Parkean Party' eta 'Harrapazank' jaia. Hainbat sari eskaintzen ditu programak opari txartelatan, eta parte hartzeko xehetasunak www.harrapazank.eus webgunean daude eskura.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
