NAIZ

Abian da Bera Beraren 2021-22 denboraldia

Gaur ofizialki martxan jarri da talde donostiarra Josean Gasca kiroldegian. Imanol Alvarez entrenatzaile gidari, 14 jokalarik eta bigarren taldeko beste hiruk hartu dute parte. Iaz bezala, 17 jokalarik osatuko dute lehen plantilla.

Bera Berako jokalariak eta teknikoak, udako lehen entrenamendua hasi aurretik. (Andoni CANELLADA/FOKU)
Bera Berako jokalariak eta teknikoak, udako lehen entrenamendua hasi aurretik. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Super Amara Bera Bera Ligako txapeldunak 2021-22 denboraldia hasi du dagoeneko, ostegun honetan Josean Gasca kiroldegianlehen entrenamendua osatuz. Bertan 14 jokalarik eta bigarren taldeko beste hiruk hartu dute parte, baina lehen taldea 17 jokalariz osatuta egongo da.

Lehen entrenamenduan aritu direnen artean, hiru aurpegi berriak zeuden: June Loidi alboko gipuzkoarra, Maddi Aalla atezain bizkaitarra eta Valentziatik etorritako Cristina Polonio pibota. Baja izan dira Elisabet Cesareo eta Adriana Cardoso goizaldean Olinpiar Jokoetan elkarren aurka aritu direnak, Espainiaren garaipenean, Malena Cavo eta Ainhoa Etxeberria. Uztailaren 27an iritsi zenez Argentinatik, alboko jokalariak astebeteko etxealdia bete behar du eta test negatibo batekin taldekiderekin bat egingo luke eta oiartzuarrak gertu positibo bat izan du.

Era berean, iazko denboraldia lesionaturik amaitu zutenek –Emma Boada, Sara Gil eta Maria Prieto O’Mullony– taldearekin batera aritu dira. Gainera, June del Campo, Amaia Zolezzi eta Malen Morandeira bigarren taldeko jokalariek Bera Berarekin denboraldi-aurrea burutuko dute.

Komunikabideen aurrean, Imanol Alvarez eta Alba Menendez kapitainak hitz egin dute. Entrenatzaileak «gogotsu» ikusi du taldea. «Uudan ere lan egin dutela nabaria da», azpimarratu du. Helburuaz galdetuta, Alvarezek ez du zalantzarik izan: «Superkopan eta Kopan hobetu eta Ligan ere ahalik eta ondoen ibili eta Europan ez dugu zorterik izan zozketan, baina ez dugu amore emango».

Taldea ez dela asko aldatu azpimarratu du kapitainak. «Hiru bestetik ez dira eta nik uste dut gu beraiei moldatzea eta beraiek guri errazago izango dela», adierazi du Menendezek, zeinek Superkopa aipatu du eta «titulu guztiagatik lehiatu».