
Mugak Zabalduz pertsona migrante eta errefuxiatuen eskubideen aldeko karabanak Gurseko (Bearne) kontzentrazio zelaian geldialdia egin du ‘Pirinio-Alpeak 2022’ ekimenaren hirugarren etapan, igande honetan. Hori horrela, 1939ko apiriletik 1940ko maiatzera bitartean, kontzentrazio zelaian atxikitako 6.500 errepublikanoei omenaldia egin diete. Bertan baldintza jasangaitzetan giltzapetutako asko euskal herritarrak ziren.
Francoren Estatu-kolpearen eta ondorengo gerraren testuinguruan, muga zeharkatu zuten euskal erbesteratuak izan ziren Gursen estreinako urtean atxikitako gehienak. Ondoren, Bigarren Mundu Gerrak eztanda egin eta frantziar Estatua okupatu zutenean, kontzentrazio zelaia 14.000 judutar inguru kartzelaratzeko erabili zuten, horietatik 3.000 baino gehiago, gerora, Auschwitzera eramateko.
Bisitari Josu Txueka historialari nafartarra eta ‘Gurs, el campo vasco’ liburuaren egilea batu zaio ekintzaleei kontzentrazio zelaian zehar bisita gidatu bat eskaintzeko eta bertan gertatutakoa xehetasun handiz azaltzeko.
El historiador Josu Chueca, autor del libro 'Gurs, el campo vasco' nos hace de guía en esta visita #CaravanaPirineosAlpes #EtapaGursBielsa #FronterasDeAyerYHoy pic.twitter.com/Uy0qA3ZFhS
— Caravana Abriendo Fronteras (@Caravana_AF) July 17, 2022
Jarraian, Mugak Zabalduz karabanak sare sozialetan erakutsi duenez, ekintzaileek Gurseko hilerria bisitatu dute, zeinak 1.171 hilobi dituen orotara.
Encontramos en el Campo de Gurs diferentes monolítos en recuerdo de las personas que murieron o fueron recluidas en él. Entre ellos uno en homenaje a los combatientes de la Guerra Civil #CaravanaPirineosAlpes #EtapaGursBielsa #FronterasDeAyerYHoy pic.twitter.com/pnGTuK4Wse
— Caravana Abriendo Fronteras (@Caravana_AF) July 17, 2022
Gurseko bisita amaitu ostean, karabanak Bielsarako bidea hartu du. Bertan eskaintza bat egingo diote erbeste errpublikarrari ‘Coro de la Rojinegra’-ren laguntzarekin.
Ondoren, migrazioaren inguruko mahai inguru batez eta ‘Os gaiters d’a Terra plana’ taldearen kontzertuaz gozatuko dute astelehen goizean Perpignanerantz joateko.
Ekimenaren lehenengo bi jardunaldiak Euskal Herrian izan dira, Irunen, mugan eta Baionan geldialdiak eginez.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo
