
Rikardo Arregi Kazetaritza sarien epaimahaiak asteazken honetan jakinarazi ditu aurtengo finalistak. Bi sari nagusi emango dira, biak maila berekoak, bederatzina mila eurokoak: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Atal bakoitzak launa finalista ditu, eta horien artean da NAIZ Irratiko ‘Bideak’ podcasta, Kazetaritza alorrean.
‘Bideak’ podcasta ‘Mediabask’-ekin elkarlanean sortu zuen NAIZ Irratiak. Frantziar Gobernuak Euskal Herriko mugak itxi eta kontrolak gogortu zituenetik horrek migratzaileentzat izan dituen ondorioak ditu aztergai, zazpi ataletan: ‘Bide galduak’, ‘Bidegileak. Nori ixten dizkio ateak Europak?’, ‘Irun, harrera herria’, ‘Checkpoint’, ‘Dublingo bidea’, ‘Harrera Lapurdin’ eta ‘Bide berriak’.
Kazetaritza sarirako gainerako hiru finalistak honakoak dira: ‘Geuria’ komunikabidearen ‘Zelan sentitzen zara?’ ale berezia, ‘Berria’-ren ‘Kinka’ podcasta eta ‘Urte batetik bertzera, mundu batetik bertzera’ Xabier Itzainaren kronika sorta dantzan.eus agerkarian.
Komunikazio sariaren finalistak, berriz, hauek dira: EITBren ‘Lore hostoak’ podcasta, EITBren ‘#10garrena’, ‘Muak et’ webseriea eta EITBren ‘Harpa jotzen’ podcasta dira.
Finalisten artetik bi saridunak nortzuk diren sari-banaketa ekitaldian jakingo da, heldu den azaroaren 29an, Andoaingo Bastero Kulturgunean. Finalistak ere bertan izango dira, eta beraiek ere orduan jakingo dute, ez lehenago, nortzuk diren saridunak.
Aurtengo sari-banaketa ekitaldian, gainera, Menane Oxandabaratz kazetaria omenduko dute, ohorezko mugarri izendatuz.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
