
Gaur, Barakaldoko Lutxana auzoan, omenaldia egin diote Iñaki O’Shea ‘Osito’ ezker abertzaleko militante historikoari. Militantziako kideek ekitaldi xume eta hunkigarria prestatu diote. Bertan, Euskal Herriarekin eta zapalduekin izan duen konpromiso nekaezina azpimarratu dute.
«Gorria eta separatista», definitu dute Iñaki O 'Shea. Bere ibilbide militante luzea frankismoan hasi zen, eta besteak beste Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide izan zen eta Joxemi Zumalabe Fundazioko kidea ere. 18/98 sumarioan auzipetua izan zen.
Mahai Nazionalean egon zenean Formakuntzaren arloko arduraduna izan zen. Ardura hura hartzea urrats garratza izan zen berarentzat, aurreko arduraduna ordezkatu behar izan baitzuen; ‘Osito’-k horrenbeste miresten zuen Josu Muguruza laguna eta burkidea, hain zuzen ere. Muguruzak gidatzen zuen Formakuntza taldeko kidea zen O’Shea, eta hura tiroz Madrilen hil zutenean, 1989ko azaroaren 20an, berak ordezkatu behar izan zuen, arlo horretan eta Mahai Nazionalean.
Ehunka lagun hurbildu da omenaldira. Euskal Herriko txoko askotatik ere etorri dira hain ibilbide luzean O’Sheak burkide izan dituen lagunak.
Ekitaldia egin den eta jendez bete den estalpean ‘Loratzen ari da’ zioten pankartak, ikurrinak, euskal presoak etxeratzeko banderak eta Palestinako banderak eskegi dituzte. Bederatzi lagunek ohorezko aurreskua dantzatu diote. Azpiko argazkian jasotzen da unea. Omenaldia herri bazkari batekin amaitu da.


Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
