
Hiru neska nerabe britainiar oporretara joango dira Greziako kostaldeko herri txiki batera. Beren bizitzako udarik onena igarotzeko asmoz, edatea, etengabe parrandan ibiltzea eta ligatzea izango dute helburu nagusi eta ia bakarra. Leku horretan dena dago prestatuta neurrigabeko egunak bizitzeko: alkohola une oro, festa.
Zinemetan ibilbide oparoa izan ostean Filminera iritsi da aurtengo ezinbesteko film hau. ‘How to Have Sex’; oso izenburu esplizitua aukeratu du Molly Manning Walker zinegile britaniarrak. Irakurri duzunean ziur ‘American Pie’ erako 90-2000 hamarkadetako nerabe filmak etorri zaizkizula burura. Hori zen sortzailearen helburua, izenburu deigarri horretatik hasita hausnarketarako eta aldaketarako bidea irekitzea.
90-2000ko hamarkadetako nerabe filmak era oso traketsean zahartu direla agerikoa da. Sexuaren gaia nola irudikatzen zuten eta batez ere erakusten zuten emakumearen irudia guztiz deitoragarria da. Beti gizonezkoen begiradatik kontatutako istorioak, sexua lorpen gisa irudikatzen zutenak eta hori lortzen ez zuena galtzaile hutsa zela ondorioztatzen zutenak. Pelikula honek, era horretako izenburuek sortutako iruditeria penagarri hori birrindu eta neska gazte batek sexuaren aurrean duen esperientzia erakusten du. Film horien beharrezko B aldea dela esan daiteke; lehen ikustaldian dirudiena baino askoz sakonagoa da.
Manning Walker-ek aurretik ere jorratu zuen sexu indarkeriaren gaia ‘Good Thanks, You?’ izeneko film labur sarituarekin; Canneseko Kritikaren Astean hautatua izan zen eta, kasu horretan, 16 urteko neskato batek jasaten duen jazarpenaren erretratua egiten du.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

