
Laboral Kutxa Euskadi Fundazioak beste mugarri bat ezarri du emakumeen txirrindularitzan, 2025eko Tourrean izango baita, uztailaren 26tik abuztuaren 3ra bitartean. Asteazken honetan eman du jakitera lasterketaren antolakuntzak parte hartuko duten 22 taldeen zerrenda eta hantxe izango da Laboral Kutxa Euskadi Fundazioa ere.
Orotara World Team izendapena duten 15 talde izango dira; hau da, Movistar, AG Insurance Soudal, Canyon Sram, Ceratizit, FDJ Suez, Fenix Deceuninck, Human Powered Health, Lidl Trek, LIv Alula Jayco, Roland, PIcnic PostNL, SD Worx, Visma Lease a Bike, UAE Team eta Uno X Mobility.
Laboral Kutxa Euskadi Fundazioa, aldiz, UCI ProTeam talde kontinentalen artean dago. Euskal taldearekin batera, beste sei talde kontinental hauek ariko dira datorren udan Estatu frantseseko errepideetan: Arkea B&B Hotels, Cofidis, Saint Michel Preference Home eta Winspace.
Gonbit txartelei dagokienez, urte oparoa ari da izaten Laboral Kutxarentzat. Izan ere, Milano-San Remo bezalako lasterketan parte hartu ahal izan zuen, maiatzaren 4tik 10era Vueltan ere gainontzeko eliteko taldeekin indarrak neurtuko ditu eta orain, berriz, Tourrean aritzeko ere gonbit txartela jasotzea tropelean gauzak txukun egiten ari den seinale da.
Lan txukun horren seinale, lasterketa ezberdinetako emaitzak. Hala, El Salvadorren jokatzen ari den txirrindulari itzulian Yuliia Biriukova Laboral Kutxa Euskadi Fundazioko txirrindulari ukrainarrak bosgarren postua eskuratu du jokatu berri den kronoigoeran.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
