
Euskararen aurkako beste epai baten berri jaso du Donostiako Udaleko Langileen Batzordeak. Udal honetako egonkortze prozesuan sartuta dagoen mugikortasuneko agente bati arrazoia eman dio epaileak eta, bere kasuan, euskararen ezagutza (bigarren hizkuntza eskakizuna) ez dela ezinbestekoa ebatzi du.
Batzorde honek salatu duenez, azken hilabete luze hauetan, epaileek, zenbait abokatu eta sindikaturen laguntzaz, martxan jarritako euskararen aurkako oldarraldi indartsuak bere horretan jarraitzen du, euskaldunek Euskal Herrian euskaraz bizi eta lan egiteko dugun eskubidearen urraketan urratsak eginez bata bestearen atzetik.
Donostiako Administrazioarekiko Auzien epaitegiaren sententzia honek berretsi du udal lanpostu guztiei hizkuntza eskakizuna jartzea ez dela legezkoa, nahiz eta Udal langileek azken urteotan beren burua euskalduntzeko bitarteko guztiak jaso dituzten eta asko eta asko euskaldundu diren.
Donostiako Udalari eskaera
Euskararen eremuan ere erantzunik gabeko erasorik onartu ezin dutelako, Donostiako Langileen Batzordeko gehiengoa osatzen duten ELA, LAB eta ESAN sindikatuek, Euskalgintzaren Kontseiluarekin batera, ohar bat kaleratzea eta asteazken honetarako, 12.30ean, Alderde Ederren, Donostiako Udalaren aurrean, elkarretaratzea deitzea erabaki dute. Bertan parte hartzera gonbidatu dute jende guztia.
Era berean, epaiari aurre egiteko galdegin diote Donostiako Udalari. Indar politikoen arduradunei dei egiten diete protestan parte har dezaten Udal langile, herritar eta gizarte eragileekin batera, jaso berri duten epaia gaitzesteko. Azken epai hau salatzeaz gain, euskara eta, beraz, euskal komunitatearen eskubideak bortxatzen dituzten erabaki hauen aurrean neurriak har ditzaten, eta aurrera begira jarrai dezaten eskatu diete.

Solicitan testimonios de personas que pudieron ver a Josu Zabala ‘Basajaun’ con vida en Bilbo

Dos jóvenes condenados a 14 años de cárcel por violar a una chica inconsciente en Bilbo

ETA, porrazos proporcionales y un balón de playa: cierre de filas tras las cargas de El Sadar

Denuncian el derribo de un molino del siglo XVI en la localidad vizcaina de Berango


