
Azaroaren 3, 4 eta 5eko greba deialdiari eustea erabaki dute Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek, eta baliabide, plangintza eta egonkortasun gehiago» eskatu dituzte Nafarroan «kalitatezko Lanbide Heziketa publikoa bermatzeko».
Pasa den astean iragarri zuten greba deialdia, herrialdeko Lanbide Heziketako ereduak duen «narriadura» salatzeko, eta eredu duala «baliabide eta plangintzarik gabe» geratzen ari delako. Ostegun honetan jaso dute Hezkuntza Departamentuaren eskaintza eta ez dela «nahikoa» azaldu dute, ez baitie erantzuten irakasleek egindako eskaerei. «Ikasturte honetarako bakarrik da eta aldarrikapen guztien zati txiki bati baino ez die erantzuten, eta, batez ere, ez ditu konpontzeko LHko lege berria ezartzeak sortzen dituen arazoak», argitu dute sindikatuek goizean egin duten agerraldian.
Sistema publikoa beharrezko baliabide egokiez hornitzea aldarrikatzen dute. Besteak beste, eskola ordu gehiago eskatzen dituzte praktikak kudeatzeko, enpresekiko koordinazio hobea, hezkuntza orientazioa indartzea, espazioak egokitzea, irakasle espezialistekiko diskriminazioa amaitzea, ziklo berrietarako aldez aurreko eta baliabideekin planifikatzea, plantillak egonkortzea, astean 18 eskola ordura murriztea eta ratioak jaistea.
Sindikatuek nabarmendu nahi izan dute hiru eguneko greba deialdia egin ondoren bakarrik egin duela eskaintza Hezkuntza Departamentuak, eta horren aurrean greba deialdiari eustea erabaki dute, «Lanbide Heziketako komunitate osoari eskatzen diogu aktiboki parte har dezan mobilizazioetan».

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
