Maite UBIRIA BEAUMONT
BAIONA

Egoitzetako langileek pentsiodunen sostengu azkarra jaso zuten Baionan

Emmanuel Macron Eliseora heldu zenetik Baionan egin den mobilizazio sozial handienetakoa izan zen atzokoa. Iragan urtarrilaren 31n abiatu zuten protestari segida emanez, CFDT, LAB eta UNSA sindikatuek greba deialdi berria iragarri zuten iragan astean, mendekotasun egoeran dauden pertsonak aterpetzen dituzten Ehpad egoitzetako langileen egoera salatzeko. Azkenik, CGT sindikatuak ere adinekoen zaintza alorrean bizi den egoera larria salatzeko bigarren protesta hori babestu zuen.

Frantziar Estatu osoan pentsiodunen mobilizazio eguna izaki, sindikatu nagusietako erretirodunen sekzioek Ehpad-eko langileen mobilizazioarekin bat egitea erabaki zuten.

Orotara 1.200 pertsona inguru bildu ziren Herriko Etxetik abiatuta Suprefeturaren aitzinean amaitu zen martxan.

Enpresa handietako behargin ohiak, alderdietako eskarmentudun militanteak, lagun taldeak, bikoteak, eta aurreko manifestazio sozialekin alderatuta askoz emazte gehiago... Benetan irudi zabala eskaini zuen atzoko manifestazioak.

Jasotako sostenguarekin kontent azaldu ziren deitzaileak. Baikortasunez hartu zuten elkartasun keinu hori Suprefeturaren aitzinean lasaiki kalakan atzeman genituen Ehpad bateko langileek ere.

Langileen hitzak

Laneko jantzi zuria soinean, zahar-etxeetan egoiliarrek «tratu ankerra» pairatzeko arriskua dutela ohartarazi zuen Maite izeneko langileak. Bere ondoan, Bernadette lankidea kexu azaldu zen, urtarriletik hona aldaketarik gertatu ez dela-eta. «Macronek diruari ematen dio garrantzia; guk, ordea, lan-baldintza duinak eskatzen ditugu pertsonek zaintza egokia ukan dezaten», nabarmendu zuen. Handik metro gutxira, Françoise bere lagunekin solasean zegoen. «Pentsiodunok ezin dugu gehiago –eman zuen aditzera–. Zergen bidez, gure bizimodua arriskuan jarriko du Macronek».

Sindikatuetako ordezkariak eta langileak, bi txandatan, sartu ziren Suprefeturan. ARS zerbitzu sozialeko ordezkariek, –ez arduradunek– hartu zituzten. Bilerak ez zuela emaitzarik ekarri aitortu zuten irtendakoan.

«Gaur hemen izan naiz langileen sostenguz eta, beharrezkoa bada, beste egun batean etorriko naiz, beraien borroka eta gurea berdinak direlako», agurtu zuen Françoisek.

 

Los veteranos preceden a los ferroviarios

La victoria irrefutable en las urnas de Emmanuel Macron, de la que se cumplirá pronto el primer aniversario, provocó un shock en el escenario político hexagonal y sumió, al tiempo, en un cierto letargo a los sectores sociales más activos.

La movilización contra su reforma laboral XXL templó las calles, a la salida del verano, pero sin llegar a subir del todo la temperatura. Paradójicamente, una medida más puntual, como es la subida de 1,7 puntos en una contribución universal, la GSG, se ha convertido en la gota que ha desbordado el vaso, como se demostró ayer con las movilizaciones de los pensionistas en el Hexágono. La promesa de Macron de compensarles con futuras exenciones no dio resultado.

El tiempo dirá si esta rebelión de los veteranos marcará un despertar social, pero en todo caso, ayer caldeó el ambiente previo al cónclave sindical convocado para formatear una «protesta dura» contra el plan de Macron de reflotar la SNCF a costa de suprimir el estatus laboral de los ferroviarios. M.U.