Hamabi urtez aritu da Martin, Filologia Erromanikoan lizentziatua eta Madrilgo Cervantes Institutuan irakaslea, dogon eta euskara konparatzen, hiztegiari eta egitura linguistikoari dagokionez.
‘Un enigma esclarecido: el origen del vasco’ izenburudun ikerketaren arabera, dogon hizkuntza da –Malin 300.000 lagunek hitz egiten dutena– euskararen jatorria.
Geneviève Calame-Griauleren tesia irakurri ostean abiatu zuen ikerketa, «euskararen eta dogon hizkuntzaren artean antzekotasun ugari zeudela ohartuta».
«Ezin izan zitekeen kasualitate hutsa», azaldu du, eta egitura linguistikoa eta hiztegia alderatzen hasi zen.
Bat-etortzeak
Bere iritziz, dogon hizkuntza eta euskara bat datoz esaldietako hainbat egituratan. Subjektua hasieran erabiltzen dute, aditza amaieran (hizkuntza latindarrek ez bezala) eta objektu zuzena, erdian.
Hiztegiari dagokionez, 2.274 hitz alderatu ditu bi hizkuntzatan, eta haietako 1.633tan antzekotasunak topatu ditu, hau da, %70ean.
Honako adibideak jartzen ditu bere ikerketan. bede/bide; soro/soro: beri/bero; gara/garai; bana/banandu; gogoro/gogortu; kwiye/kuia; pipilu/pipil; togi/toki; kose/gose.
Dogon hizkuntzan konposatuak diren hitzekin ere aurkitu zituen bat-egiteak. Esaterako, senide hiza, dogoneraz ‘sani de’ esaten da.
Euskarak deklinabideak mantentzen dituela zehaztu du, dogon hizkuntzan galdutzat eman direnak.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
