
Urdina da, izatez, Tantaz Tanta ekimenaren kolorea, itsasoak bere ur zabalean erakutsi ohi duenaren berdina. Ez da, baina, urdinarena soilik izan gaur Landakon ikusitako distira. Koloretsua izan da ekimenak 15.30etik aurrera abiatu duen kalejira. Eta Azoka albotik alde zaharrera.
Musika, joaldunak, dantzariak, buruhandiak, erraldoiak… Koralezko arrezifea izan zitekeenak ireki du atzetik joan zaion olatua. «Mobilitsasoa» Durangon izan dela esan daiteke, euskal preso eta iheslarien eskubideen errespetuaren alde.
Itsasoan ez bezala, olatua lehorrean sortu da Durangoko alde zaharrean. Goienkalen hasi, Zeharkalen itzulia eman, behera egin berriz Goienkalen eta berriz gora udaletxeko plazaraino. Hori da, hain zuzen, ehunka lagunek osatutako ur emariak egin duen ibilbidea. Entsegu pare bat egin, gorputza eta eztarria ondo berotu eta bideoaren grabaketa abiatu dute. Sirena baten hotsak eman dio hasiera ekimenari; haren abisuaren atzetik abiatu dira zanpantzarrak eta ondoren, zestapuntalariek eman dute olatuaren hasiera. Gora eta behera ibili dira tanta guztiak, azkenean, Durangoko plazan lehertu den arte. Emaitza, jakina denez, Olatu gisa ezagutzera eman den ekimena.
Helburua preso eta iheslarien eskubideen alde indarrak batzea da; «konponbidearen alde bustitzeko garaia da», esan dute antolatzaileek. Norbanakoen indar bilgunetik «espainiar eta frantziar estatuen ukazioaren horma bota» nahi dutela diote eta horretarako hitzordu garrantzitsua urtarrilaren 11n Bilbon antolatu duten «itsaso herritarra» izango dela.

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

