
Ziburuko Kaskarotenia ikastola kokatzen den Marinelako gunea uzteko zazpi eguneko epea eman du Paueko Administrazio Auzitegiko epaileak eta epe horretatik aurrera tokia uzten ez duten egun bakoitzeko 100 euroko isuna ordaintzeko agindu du.
Ostiralean aztertu zuten Paueko Auzitegian Ziburuko Herriko Etxearen eta ikastolaren arteko auzia eta gaur eman du deliberoa. ikastola kanporatzea, beste tokiren bat atzemateko epe bat ematea edo gaia bere eskumenetik kanpokoa dela ebaztea ziren hiru aukerak, eta lehenengoaren alde egin du epaileak.
12 haurrek dute izena emanda Kaskarotenia ikastolan eta bihar da ikasturtearen hasiera. Ebazpena dena delakoa izanda ere, ikasturtea Marinelako gunean hasiko dutela adierazi zuen Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak ostiralean, beste tokirik ez baitute.
Epaia ezagutu eta berehala lehen sostenguak jaso ditu Seaska ikastolen federazioak Euskal Herrian Euskaraz, EH Bai eta Alternatibaren aldetik, Twitter bidez.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

