
Tolosako udalerrian eskualdeko ospitalea kokatzeko aukeren lehen azterketaren emaitzen berri eman du Udalak gaur arratsaldean. Guztira, hamahiru kokaleku aztertu dira irizpide ezberdinak kontuan izanda: ingurumena, irisgarritasuna, bideragarritasuna, mugikortasuna, lur zatien ezaugarriak, eraikigarritasuna eta aparkalekua, besteak beste.
Irizpide horiek guztiak kontuan hartuta, kokalekuen sailkapen bat egin du azterketa egiteaz arduratu den enpresak eta «egokitasun eta bideragarritasun handiena» duten laurak lehen taldean kokatu ditu: San Blas auzoa, hilerri azpian; Usabal industrialdea SAM enpresaren inguruan, Santa Lutzia auzoko beheko aldea eta Iurramendi, kamioien aparkaleku inguruan. Gainerako kokaleku guztiak baztertu egin dituzte.
Azterketaren lehen fasea bukatuta, Udalak bigarrena jarriko du abian lau eremu horien azterketa sakonago eta zehatzagoa egiteko eta eskualdeko ospitalearen behin betiko kokapena erabakitzeko.
Bigarren fase honetako azterketak hainbat ikuspegi landuko ditu: ingurumena, mugikortasuna (autoak, oinezkoak, garraio publikoa...), lurralde irizpideak, hirigintza eta genero ikuspegiari lotutako irizpideak, irisgarritasuna eta aparkalekua.
Udalak lehen fasearen ondorioen berri emango dio Lakuako Gobernuko Osasun Sailari, Lakuaren Plan Funtzionala egiten ari den azterketa lanekin lerrokatzeko, ospitaleak behar duen lurzoruaren okupazioaren planteamendua zehazte aldera.

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
‘Gutun bat Kottori’: «Gazteoi dagokigu gai hau bertze modu batera lantzea»

A prisión el detenido tras el crimen machista de Barakaldo, por homicidio y agresión sexual
Buscan a una joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia
