
Sortzez Zaldibarkoa bazen ere, 45 urte baino gehiago zeramatzan Ipar Euskal Herrian Guillermo Etxebarriak. Gaur hil da, 67 urte zituela, Mediabask agerkariak jaso duenez.
Seaskan lan handia egin zuen Etxebarriak, izan ere, sortzaileetako bat izan zen. 1975ean iritsi zen Ipar Euskal Herrira eta hurrengo urtean sartu zen Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioan. Irakasle aritu zen eta 2016an erretiroa hartu aurreko azken hamabost urteetan Baionako Bernat Etxepare lizeoko zuzendaria izan zen.
Baionako Lau Haizetara abesbatzeko partaide ere bazen Etxebarria.

Euskal Herria
Preparándose para confirmar en las urnas la anomalía vasca

Mundua
Chiapas limpia su escudo de símbolos de la conquista española

Kultura
Dantzalekura itzulera

Mundua
«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

NAIZPLUS