
«Datozen urteetan» Gipuzkoako bidegorrien sarea «behin betiko» amaituko duela iragarri du Foru Aldundiak, nahiz eta ez duen zehaztu lanak bukatzeko eperik, ezta horretara bideratuko duen diru partidarik ere.
Lurralde honetako bidegorri sarea amaitzeko falta diren 152,14 kilometroak amaituko ditu Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren bidez, ostiral honetan Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak jakinarazi duenez.
Diputatuaren arabera, zehaztu ez duen inbertsio berri hau «behin betiko urratsa da bidegorrien forusarea osatzeko» eta, horrekin, Jasangarritasun sailak «Gipuzkoan mugikortasun jasangarria garatzeko eta sustatzeko duen konpromisoa» berresten du».
Ostiralean egin den Bizikletaren Kontseiluan, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren ebaluazioa, birprogramazioa eta aurrekontu- eguneratzea aztertu dira. Egun, oinarrizko sare osorako (tokikoa eta forala) aurreikusitako 439,14 kilometroetatik 241,18 kilometro eraiki dira (%54,92). Foru Sareari dagokionez, zeina plan sektorialaren aurrekontu konpromisoaren eta programazioaren helburu nagusia baita, aurreikusitako 289,96 kilometroetatik 137,82 kilometro (%47,53) osatu dira. Horrek 152,14 kilometroko saldoa uzten du egiteke.
«Egiteke dauden 152,14 km horiek amaitzean, milaka gipuzkoarren eguneroko joan-etorriak erraztuko ditugu, eta gure lurraldeko karbono-aztarna murrizten lagunduko dugu», agertu du Asensiok.

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»
