NAIZ
BILBO

Irailaren 23an abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusia, Baigorrrin

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioa irailaren 23an hasiko da, Baigorrin, eta abenduaren 17an amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin.

Amets Arzallusek eraman zuen txapela 2013an. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)
Amets Arzallusek eraman zuen txapela 2013an. (Luis JAUREGIALTZO/ARGAZKI PRESS)

Lau urteko zikloa beteta, 2017. honetan itzuliko da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Irailaren 23an hasiko da hamazazpigarren edizioa, Baigorrin, eta Barakaldoko BECen jokatuko den finalarekin bukatuko da, abenduaren 17an.

Duela urtebete hasi zen Bertsozale Elkartea 17. edizio hori diseinatzen eta prestatzen. Aurkezpen ofiziala irailaren 12an egingo dute eta bertan emango dituzte Txapelketaren inguruko xehetasunak.

Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa irailaren 20an egingo dute.

Azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, duela lau urteko edizioan finalista izan zirenek ere zuzenean lortu zuten txartela.

Hamalau saio izango ditu eta 43 bertsolarik eman dute izena: Agin Laburu, Aimar Karrika, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus, Ander Lizarralde, Ander Fuentes ‘Itturri’, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’, Asier Otamendi, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Ibon Ajuriagojeaskoa, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Jon Martin eta Jone Uria.

Honakoek izenek osatzen dute zerrenda: Julio Soto, Maddalen Arzallus, Maialen Lujanbio, Mikel Artola, Miren Amuriza, Miren Artetxe, Nahikari Gabilondo, Nerea Elustondo, Nerea Ibarzabal, Odei Barroso, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Oihane Perea, Onintza Enbeita, Sustrai Colina, Unai Agirre, Unai Gaztelumendi, Xabat Galletebeitia eta Xabi Maia.