
Michel Bergouignan osasun arazo baten ondorioz hil da Baionako ospitalean, Kazeta eta Mediabask agerkariek berri eman dutenez. Sortzez baigorriarra, ingeniaria zen eta mahastizaina. Irulegiko ardoaren jatorrizko izendapenaren sustatzaileetako bat izan zen eta 2003an Irulegiko sotoko presidente izendatu zuten. Eztigar sagardo kooperatibaren kudeatzaile gisa ere jardun zuen Sagartzea elkartearen bidez eta Garapen Kontseiluko kide zen.
Baigorriko Etxauzia proiektuaren sustatzaileetako bat ere bazen, eta elkarte horretako kide.
Bere garaian Iparretarrak erakundeko kide izan zen Bergouignan, EMA eta Abertzaleen Batasuna alderdietako kide ere bai, eta 90eko hamarkadan legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztu zen, Joanes Goyenetcherekin batera.
Azkenaldian, bake prozesuaren alde lanean murgildu zen eta ETAren armagabetzearekin konprometitu zen. Iazko abenduaren 16an Luhuson atxilotu zuten, Mixel Berhokoirigoin, Beatrice Molle-Haran, Txetx Etcheverry eta Stephane Etchegarayrekin batera, hainbat arma deustezkotan zirela. Parisera eraman zituzten eta epailearen aurrean igaron ondoren aske geratu ziren, karguekin. Ekimen haren ondorioz «bakearen artisau» gisa ezagunak egin ziren.
Haren aldeko hileta elizkizunak Baigorriko elizan egingo dira larunbatean, 10.30ean.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
