NAIZ

iPhone-a dutenek ere balia dezakete, jada, WhatsApp-en web bertsioa

Urte hasieran jarri zuen martxan Whatsappek zerbitzua gainontzeko mugikorrentzat, orain iPhone-n erabiltzaileek ere baliatu ahal dute. Firefox, Chrome eta Opera nabigatzaileekin; gutxienez, erabili ahal da web bidezko zerbitzua.

Mugikorrarekin QR kode bat eskaneatu behar da.
Mugikorrarekin QR kode bat eskaneatu behar da.

Kasu honetan iPhone erabiltzaileak izan dira gehien itxaron behar izan dutenak Whatsapp zerbitzua webaren bitartez ere baliatu ahal izateko. Telegram bezalako aplikazioek hartutako bideari jarraiki Whatsappek urte hasieran eskaini zien Android sistemen erabiltzaileei web nabigatzailearen bitartez mezu sistema baliatzeko aukera. Urte erditik gora itxaronda, baina orain iPhone-en erabiltzaileek ere eskura dute.

Baliatu ahal izateko hiru urrats aski dira:

1.- Mugikorrean aplikazioa eguneratu.

2.- Aplikazioaren ezarpenetan ‘Whatsapp Web’ aukeran klikatu

3.- QR kode bat eskaneatu behar da (klik hemen).

Mugikorrak piztuta egon behar du web nabigatzaileak mezu sistema baliatu ahal izateko, honen kopia gisa edo lan egiten duelako nabigatzaileko bertsioak. (iPhone 5-aren aurreko bertsioekin litekeena da ez funtzionatzea)