NAIZ
GASTEIZ

Erle-Spider drona, sei hankako robot arabarra

Drone bat da, sei hanka ditu, Ubuntu sistema du oinarri, Erle-Spider du izena eta Araban egin dute. Proiektu berritzailea da eta, egileen arabera, «beste dronek esploratu ezin dutena esploratzeko» sortu dutena. Herritarren babesa behar dute orain proiektua burura eramateko.

Erle-spider dronaren itxura.
Erle-spider dronaren itxura.

Erle Robotics enpresa arabarrak crowdfunding kanpaina abiarazi du garatu berri duten proiektuari finantzaketa bultzada eman eta burura eramateko. Erle-Spider deitzen da sortu berri dutena, drone bat da, sei hankakoa eta egileen arabera «beste dronek esploratu ezin dutena esploratzeko» sortu dute drone berria.

Proiektuaren berri emateko zabaldu duten bideo honetan azaltzen dute egileek eurek zertarako gai den drona (azpitituluak euskaraz):

Amaieran aipatzen duten moduan, herritarren laguntza behar dute orain proiektua burura eraman eta ekoizpen handiari ekiteko. Indiegogo plataforma baliatu dute crowdfunding kanpainari ekiteko. Kasu honetan, gainera, diru ekarpenak berarekin dakar garatu duten lanaz berehala gozatzeko aukera ere.