
EH Bilduk migrazioari buruzko batzorde publiko berezi bat irekitzea eskatu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Modu honetan «Gipuzkoara iritsi diren herritarrek bizi izan duten prozesua» ezagutu eta oraingo «egoera eta beharrak» identifikatu asmoz. Bost hilabeteko iraupena izango du batzordeak.
Ainhoa Beola batzarkidearen azaldu duenez, errefuxiatu siriarrak artatuko dituzte gutxi barru. 9.000 lagun bizi dira Gipuzkoan. «Milakak zeharkatzen dute gure lurraldea bizitza hobeago baten bila baldintza negargarrietan. Azken egun hauetan bertatik bertara ezagutu dugu pertsona hauen drama Gipuzkoan, Hernaniko hozkailu kamioi baten barruan agertutako hiru gazteen bitartez. Orain, alde egin dute eta ez dakigu zein egoeran dauden». adierazi du.
Zentzu honetan, Foru Gobernuak Diputazioan zegoen Migrazioari buruzko Zuzendaritza azalpenik gabe kendu duela gogoratu du. «Onartezina da administrazioen arduragabekeria kasu hauetan, erakunde publikoek bermatu behar dituzte gure lurraldean dauden pertsona guztien giza eskubideak». Egoera hauen inguruan «hausnarketa sakona» egitea proposatu du EH Bilduk.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

