
Norbere ontzia bilatu eta abiatze momentua portuan.

Zalaparta izan ontziak bilatu bitartean portuan, giro onean dena, hala ere.

Erratz direnak arraun bihurtu dira gaur askorentzat.

Portua abordatzearen hasieran, jendea ia ura baino gehiago.

Aldarrikapen eta nazio ikurrak nagusi hagetan.

Ontzien faltan flotagailuek ere balio dute!

Kabitu ezina uretan.

Lehendik ere bazen ura baina elkarri botaz jardun du askok.

Arraunak erraz ihes egiten du halako zorokerian!

Ontziak pott egindakoan, aski da poltsa pare bat eta irribarre zabal bat abordatzean jarraitzeko!

Piraten jaia portuan!

Gustu guztietarako piratak...

Piratak!

Flotagailu gutxitxo jende gehiegirentzat...

Abordatzera ala arrantzara?

Hori bai pirata!
Piraten abordatze arrakastatsua Donostian
Beste urte batez arrakastaz abordatu dute piratek Donostiako Aste Nagusia. Antolatzaileen arabera 4.000 herritar inguruk parte hartu du uretan abordatzean, ingurutik begira ziren beste milaka dezente batu ahal zaizkio zifra horri. Sufrimendu aurpegirik ere izan da tartean, ontzirik bilatu ezinean edo hasieran ontzi dotore zena Nautikoaren parera iristerako egur xafla soil bihurturik. Giro alaia nagusitu da, hala ere, eta euriak ere errespetatu du jai herrikoia. (Idoia ZABALETA & Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)
2014 ABU. 11


