Sky Sport24 irrati italiarrean egin ditu adierazpen horiek Juventuseko kirol zuzendari Giuseppe Marottak. Bere iritziz, Llorente «jokalari interesgarria» da taldea indartzeko.
«Llorente ziurrenik jokalari interesgarria izango da, baina jokalariaren eskubideak dituen taldea errespetatu behar dugu. Egoera aztertzen ari gara eta Athleticekin harremanetan jar gaitezke», esan du.
«Udarako hainbat helburu genituen begi bistan, baina talde batzuek ez dituzte merkaturatu gure interesekoak ziren hainbat jokalari eta beste batzuek diru zifra altuak eskatzen dituzte haien fitxaketengatik», gaineratu du Marottak.
Kirol zuzendariak esan duenez, beren helburua taldea «kualitatiboki indartzea» da, batez ere aurrekaldea, baina taldean dauden jokalariak mantenduz.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
