
Dozena bat aurpegi ezagunek, jatorri ezberdineko lagunek eta Gure Esku Dago dinamikako kideek datorren larunbatean, martxoaren 29an, Bilboko La Casillan burutuko den ekitaldiaren aurkezpena egin dute. Dinamika abiatu zenetik gaur arte eginiko lana azaleratuko dute, berau aitortuz eta hedatuz. Hala, larunbateko hitzordua datorren ekainaren 8an Iruñea eta Durango batuko dituen giza katearen «mugarri» izango dela aurreratu dute.
Naroa Iturri eta Xabier Euzkitzek hartu dute hitza gaur Donostian egindako prentsaurrekoan eta La Casillako ekitaldiko zenbait zertzelada eman dituzte ezagutzera. Bost atal izango dituela aurreratu dute. Lehena herrietako lana jaso eta erakustean oinarrituko da, hitzartzean aipatu duten moduan, «herria baita dinamika honen protagonista».
Bestalde, Europan erabakitze eskubidearen bidea urratzen ari diren nazioek ere izango dute euren lekua La Casillako hitzorduan, Eskozian eta Katalunian abian diren prozesuek bereziki. «Guk ez dugu tren hau galdu nahi», adierazi dute. Era berean, ezberdinen arteko elkarlanak Gure Esku Dago gisako ekimenetan izan dezakeen garrantzia azpimarratuko dute larunbatean Bilbon.
Ekitaldiaren amaieran ekainaren 8ko giza katearen inguruko ezaugarrien berri emango dute, bertan parte hartzeko konpromisoa hartu duten herritarren kopurua ezagutaraziz. Sarean hain arrakastatsua suertatzen ari diren bideokliparekin –173.000 bisita izan ditu sarean– amaituko dute ekitaldia.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da

