NAIZ.INFO
LONDRES

Espainiako eskubaloi selekzioak Hungariaren aurka irabazi du

Gizonezkoen Espainiako eskubaloi selekzioak Hungariaren aurkako neurketan garaipena lortu du (33-22). Modu horretan, final laurdenetarako sailkapena lortu dute.

Sailkapen faseko azken neurketaren faltan, Olinpiar Jokoetako final laurdenetarako sailkatu da gizonezkoen Espainiako eskubaloi selekzioa Hungariaren aurkako partida irabazi ondoren (33-22).

Julen Aginagalde irundarra izan da neurketako goleatzailerik hoberena, bederatzi gol sartu eta gero. Mikel Agirrezabalagak gol bat sartu du eta Eduardo Gurbindok ezin izan du hungariarren atea zulatu.

Kroaziaren aurka neurtuko dira datorren partidan, jokuan ezer ez daukatela.

Sartu NAIZen webgune berezian Olinpiar Jokoen jarraipena egiteko.