Naiz.info
Gasteiz

2013ko aparteko ordainsariak aurreratzea onartu du Gasteizko Legebiltzarrak

Lakuako Gobernuko 67.000 langile publikoek urtarrilean jasoko dute ekaineko ordainsaria eta abendukoa uztailera aurreratuko zaie. Hala erabaki du Gasteizko Legebiltzarrak, EAJren bozkekin.

Josu Erkoreka toma asiento en el Parlamento de Gasteiz junto al lehendakari, Iñigo Urkullu. (ARGAZKI PRESS)
Josu Erkoreka toma asiento en el Parlamento de Gasteiz junto al lehendakari, Iñigo Urkullu. (ARGAZKI PRESS)

Gasteizko Legebiltzarrak onartu egin du Josu Erkorekak aurkeztu duen 2013ko aparteko ordainsarien aurrerapenari dagokien lege proiektua. Bere alderdiaren babesa jaso du ekinbide parlamentario horrek.

Erkorekaren aburuz, bere proposamenaren aurka abiatu daitekeen edozein auzibidek «porrot» egingo du, ez baitauka Gobernu espainolaren erabakiarekin «aurkakotasunik».

Halaber, lege proiektua Lakuako langile publikoen egoerari «arrazoizko irtenbidea» dela nabarmendu du.

Auzitegi Konstituzionalak geldiarazi egin zuen pasa den abenduaren 11n Lakuako Gobernuko 67.000 langile publikoei abenduko aparteko ordainsaria ordaintzea, Gobernu espainolak aurretik hala agindu bezala.

Gaurko onarpenaren ondoren, Lakuako langile publikoek urtarrilean jasoko dute 2013ko ekaineko aparteko ordainsaria eta hurrengo urteko abendukoa, era berean, uztailera aurreratuko zaie.

Lege proiektuak 26 bozka jaso ditu aldeko eta zuri bat (EAJk 27 ditu). Gainontzeko alderdiak, EH Bildu, PSE, PP eta UPyD, abstenitu egin dira.