
Catherien Greze Berdeen alderdiko Akitaniako eurodiputatua da, baita Basque Friendship taldeko kidea ere Europako Parlamentuan, eta eskaera bat luzatu dio Europako Batzordeari: Euskal Herriko prozesua laguntzeko finantziazioa, 1995ean Ipar Irlandarekin egin bezala.
Orduko hartan, ‘Peace’ izeneko programa bat jari zuten martxan, eta «derrigorrezkoa» izan zen Grezeren ustez «integrazio sozialerako eta, bereziki, biktimen laguntzarako eta presoen bergizarteratzerako».
Batzordeak Euskal Herriko prozesua babesten ote duen galdetu du eta, hala izan ezkero, finantziazioak asko lagunduko lukeela adierazi du.
Hala, Estatu espainiar eta frantsesarekin elkarrizketak «geldirik» daudela baieztatu du, eta Aieteko Konferentziaren bigarren puntuak hauei eskaera zuzen bat egiten ziela gogoratu du.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Robe Iniesta, el poder del arte

‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari

