Aldeko 86 botorekin, aurkako 44 eta 12 abstentziorekin onartu dute Belgikan haurren eutanasia ahalbidetzen duen legea.
Herrialde horretan, eutanasia legezkoa da 2002. urtetik, eta ostegun honetan onartutakoarekin, Belgika munduko lehen herrialdea da adin mugarik ezarri gabe eutanasia legeztatzen. Adibidez, Herbeheretan, adingabeen eutanasia zigorgabetua dago, baina 12 urtetik gorakoentzako soilik.
Belgikako goiko ganberak onartu duen legeak, hala ere, zenbait baldintzaren pean dago.
Adingabeek eutanasia eskatzeko baldintzak honakoak dira: «sufrimendu fisiko jasanezina eta arinduezina» izatea, gaixotasuna fase terminalean egotea, gurasoen baimena izatea eta sikologo baten bermea izatea.
Aurrera egin duen lege proposamenak eztabaida handia eragin du bai alderdi politikoen artean eta bai osasungintzan ari direnen artean.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina
