NAIZ
BILBO

Iker Muniainek kontratua luzatu du Athleticekin 2017ra arte

Iker Muniainek Athleticekin zuen kontratua luzatu du, 2017ko ekainaren 30a arte. Jokalari iruindarraren klausula 37,5 milioi eurotik 45 milioira igo dute.

Muniain, partida batean. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Muniain, partida batean. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Iker Munian eta Athletic ados jarri dira eta jokalari iruindarraren kontratua luzatzea adostu dute, 2017ko ekainaren 30a arte, talde zurigorriak bere webgunean jakinarazi duenez.

Jokalariak zuen klausula 37,5 milioi eurotik 45 milioi eurora igo dute.