
Izen horiek guztiak, aurretik iragarritako Bille August, Mia Hansen-Love, François Ozon, Christian Petzold, Michaël R. Roskam, Shim Sung-bo eta Michael Sturmingerri gehitzen zaizkie, eta antolakuntzak laster baieztatuko ditu Sail Ofiziala osatuko duten bederatzi pelikula gehiago.
Anahi Berneri zuzendari argentinarra berriz lehiatuko da Sail Ofizialean, 2012an Europa-Latinoamerika I. Koproduzio Foroan parte hartu zuen ‘Aire libre’ filmarekin. Susanne Bier zuzendariak eta Anders Thomas Jensen gidoilariak ‘En chance til / A second chance’ drama «harrigarri eta hunkigarria» aurkeztuko dute.
Maxime Giroux zinemagile kanadiarrak ‘Félix et Meira / Felix and Meira’ aurkeztuko du Donostian, eta Cristian Jimenez zuzendari txiletarra ‘La voz en off’ filma. Cedric Kahn frantsesa bere pelikula berriarekin lehiatuko da: ‘Vie sauvage’.
Azkenik, Gabe Ibañezen ‘Autómata’ filmak iragarri dute. Antonio Banderas protagonista duen thriller futurista bat da, polizia eta western generoen arteko fikziozko pelikula.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Robe Iniesta, el poder del arte

‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari
