
‘Harri eta Herri. 50 urte’ liburua aurkeztu dute Bilboko Udaletxean egin duten ekitaldian, Gabriel Arestiren liburuak 50 urte betetzen dituela aprobetxatuz. Idazlearen izena daraman kultur elkarteak eta Euskaltzaindiaren arteko elkarlanean berrargitaratu dute lana.
Aurkezpena aprobetxatuz, Meli Esteban alargunari eta Andere Aresti alabari Euskaltzaindiaren ikurra eman diete.
Bi liburuk osatzen dute argitalpena. Alde batetik, 1964an plazaratu zen bezala, eta bestetik ‘Harri eta Herri- 50. Artikulu bilduma’, zeinetan hainbat euskaltzain eta egilek idatzitako artikuluak agertzen diren. Bertan harekin bizitakoak eta haren inguruko hainbat istorio kontatzen dira.
Xabier Kintana euskaltzainak, argitalpenaren koordinatzaile eta edizio arduradunak, ekimen eta ekitaldiak Aresti omentzea duela xede azpimarratu du. «Txikitan euskaraz jakin ez eta bere maitasun eta ahaleginari esker geure herriko hizkuntza mespretxatua berreskuratu zuen».
Aurkezpen ekitaldian ekimena sustatu duten bi erakundeetako ordezkariak izan dira, hala nola Bizakiko Aldundia eta Bilboko Udalekoak ere.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
