
Unai Rementeria izendatu dute Bizkaiko ahaldun nagusi Gernikan egin den Batzar Nagusien bilkuran.
Lehen bozketan hautatu dute Rementeria, botoen gehiengoa eskuratuta. EAJren 23 batzarkideek eta PSEren 7en babesa jaso du.
EH Bilduk Josu Unanue aurkeztu du eta hari eman dio botoa, eta Podemosek eta PPk, berriz, zuri bozkatu dute.
Bozketaren ondoren, Gernikako Arbolaren aurrean zin egin du kargua Rementeriak. Ana Otadui Batzar Nagusietako Mahaiko lehendakariak eman dio aginte-makila.
Rementeria buru izango duen foru Gobernuak zortzi departamentu izango ditu. Ibone Bengoetxea izango da Administrazio Publiko eta Harreman Instituzionaletarako diputatua; Jose Maria Iruarrizagak Ogasun eta Finantza departamendua gidatzen jarraituko du; Lorea Bilbaok Kultura eta Euskara hartuko ditu; Isabel Sanchezek Gizarte Ekintza gidatuko du; Elena Unzueta Jasangarritasun eta Ingurumen diputatua izango da; eta Imanol Pradalesek Lurralde eta Ekonomia Garapen diputatu gisa segiko du. Guztiak, EAJkoak.
PSEk bi diputatu izango ditu: Teresa Laespada (Enplegua eta Berdintasuna) eta Vicente Reyes (Garraio eta Mugikortasuna).

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

«Dirigiremos Venezuela hasta que haya una transición», proclama Trump tras secuestrar a Maduro

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas



