
Erregioak (‘Akitania handia’ berritua) Alain Rousset-en (PS) esku segituko du. Lehen itzulian irabazi zuen (Estatu osoan PSk irabazi zuen erregio bakarretakoa) eta halaxe egin du bigarrenean ere.
Halere, Akitanian barruan dagoen Euskal Herrian, eskuinak eta zentroak egindako aliantzak (LesRepublicains/zentroa) lortu zuten garaipena aurreko igandean. PS izan zen bigarren indarra, eta FN hirugarrena. Oraingoan, ordea, aldaketa etorri da, PSk lortu baitu boz gehien.
Aurreko igandean jada irabazitako herrietan (Baiona aipagarriena) berriro irabazteaz gain, beste herri garrantzitsu batzuk eskuratu ditu PSk, batzuk eskuinaren alde egin ohi dutenak, gainera. Ziburu, esate baterako. BABko hiriei dagokionez, Angeluk PSren alde egin du bigarren itzulian eta Biarritz eskuinarekin geratu da.
Parte-hartzea igo egin da bigarren itzuli honetan, seguru asko FNri aurre egiteko gogoak bultzatuta. Aldi berean, arrazoi horrek Rousseti mesede egin dio, Erregioan irabaztera zihoanez, boza pilatzeko aukera eman baitio, eta Ipar Euskal Herrian bigarren posturik lehen postura iristea ahalbidetu.
Alain Rousset oso hunkitua azaldu da garaipenaren berri izan ostean, eta bere adierazpenean euskara ere erabili du: «Comme l'on dit en basque, hitza hitz». Horrela, hartutako konpromisoa beteko duela adierazi nahi izan du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»

Una multitud se moja en Bilbo por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

EH Bildu pregunta por qué, habiendo informes, no se arregló antes el muro de Ondarreta

