NAIZ

Ezkurdiak oso erraz gainditu du Merino II (22-2)

Ezkurdiak sekulako jipoia eman dio buruz burukoan Merinori. 19 tantu jarraian egin ditu eta oso erraz lortu du garaipena.

Ordu erdi baino gutxiago behar izan ditu Ezkurdiak Merino gainditzeko buruz burukoan. 22-2 irabazi du ostiral gauean Labriten jokatutako partidan.

Bestalde, buruz buruko txapelketako final-hamaseirenetako bi kanporaketa jokatuko dituzte larunabtean. Logroñoko Adarragan, Danel Elezkano eta Victor Esteban ariko dira (18.00), eta Donostiako Atano III. ean, Alvaro Untoria eta Iñaki Artola (17.00, ETB1). Aurreneko partidaren irabazleak Jokin Altuna izango du aurkari final-zortzirenetan, eta bigarrenak, Beñat Rezusta.