
Ehunka lagun bildu dira gaur goizean Durangoko Landako gunean Abian prozesuari amaiera eman dion azken eztabaidan. Ezker Abertzaleko ordezkari andanek parte hartu dute bi orduz luzatu den eztabaidan eta Marije Fullaondo eta Igor Arroyok adierazpenak egin dituzte ondoren.
Nabarmendu dutenez, «Ezker Abertzale berri bat, indarberriturik» aterako da Landakotik eta «euskal errepublika askea eraikitzea» izango du xede. «Erresistentziarako» garaia amaitu dela esan dute Fullaondok eta Arroyok. «Orain arte eutsi egin dugu, zutik, baina orain abian hartzeko unea da», azpimarratu dute.
Ildo horretan, Ezker Abertzalearen egitasmo estrategikoak «inoiz baino gaurkotasun gehiago» duela esan dute eta beren «konpromiso historikoari» eusten diola «mundu berri abten alde eta herri honen askatasunaren alde».
Independentzia gauzatzeko estrategia «eraldatzaile» baten aldeko apustua egingo dutela azaldu dute eta bide horretan, preso eta iheslariak etxera ekartzea beharrezkoa dela aldarrikatu dute.
«Ezker Abertzalearen birfundazioa izango da», azpimarratu dute.
Ekitaldia ‘Internazionala’ eta ‘Eusko gudariak’ abestuz amaitu da.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
