
Lehendakari gisa berrautatua izateko EAJren hautagaia, Iñigo Urkullu, Durangoko Andragunean izan da, datozen lau urteotarako berdintasun alorrean alderdi jeltzaleak dituen proposamenak azaltzeko.
Erronka nagusi gisa aipatu du «Euskadi Europako genero berditasun rankingean laugarren tokian» jartzea.
Berdintasuna «ezinbestekoa» da garapen iraunkorrerako, Urkulluk esan duenez, eta esparru honetan ezarri dituen helburuak dira, besteak beste, emakumeen eta gizonen soldaten artean egon daitekeen arrakala ezabatzea, amatasun eta aitatasun baimen berdin eta besterenezinak sustatzen joatea eta emakumeen kontrako indarkeriaren biktimei «erantzun integrala» ematea.
Hautagai jeltzaleak azaldu du egiazko berdintasuna lortu arte «bide luzea egin behar dela» oraindik, baina, nabarmendu duenez, «bide onetik goaz».
Gaur egun, eta Europako Berdintasun Institutuaren metodologia aplikatzeko helburuari dagokionez, «Euskadi bosgarren dago Europako berdintasun rankinean, Suedia, Finlandia, Danimarka eta Herbehereen atzetik» azaldu du Urkulluk. EAJren ideia bide horretatik segitzea da eta hurrengo legealdian toki bat irabaztea ere.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
