
2017ko Itzulia apirilaren 3an hasiko da Iruñean. Hala iragarri du Julian Erasoa antolakuntzako kideak Euskadi Irratian egindako elkarrizketan. Ibilbidearen xehetasun guztiak jakitera eman ez dituen arren, Hego Euskal Herriko lau hiriburuak bisitatuko dituztela baieztatu du.
Hala, lehenbiziko bi egunek nafar hiriburuan izango dute abiapuntua. Lehen etapa Iruñetik abiatu eta Eguesibarren amaituko da. Bigarrenean, ordea, Arabaruntz joanen dira eta helmuga Eltziegon izango dute.
Hirugarre etapak Gasteiz eta Donostia lotuko ditu, eta laugarrenak gipuzkoar hiriburua eta Bilbo. Bosgarrena, ohiko etapa nagusia izango da, Bilbon hasi eta Arrateko helmugan bukatuko da.
Irabazlea, azkenik, ohiko formularekin erabakiko da. Banakako lanean aritu beharko dira-eta Eibarren, erlojuaren aurka, azken egunean.
Ibilbidearen inguruko xehetasun guztiak aurrerago iragarriko dra.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
