
Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano, Donostiako alkate Eneko Goia, Lakuako Kiroletako zuzendari Jon Redondo eta Realeko presidente Jokin Aperribay Anoetako estadioaren kanpoaldean izan dira, lanen hasiera bertatik bertara ikusteko.
Goizean goiz iritsi dira obraren lehen unitateak, eta horiek izango dira, besteak beste, datozen bost hilabeteetan estadioaren kanpoaldea prestatzeko lanak egingo dituztenak. Lehenbizi egin beharrekoen artean daude estadioaren inguruak obrarako egokitzea, eskailerak eta elementu laguntzaileak egitea eta estadio berriaren kanpoko zutabeen zimenduak jartzea.
Eneko Goia, Markel Olano, Jon Redondo eta Jokin Aperribay «pozik» agertu dira, Donostian aspaldi espero zen obra hasi delako eta «donostiar eta gipuzkoar guztien onurarako» izango delako.
Anoetako estadioa 1993. urteko abuztuaren 13an ireki zen. Hortaz, hurrengo urtean 25 urte beteko ditu berritze prozesuan murgilduta.
Lanak 2019ko urrian amaituko dira, eta estadioaz gain, besteak beste, estadio txikia, Kirol Etxea, Ernest Lluch Kultura Etxea eta federazioen lokalak ere berrituko dira.
Lana bost fasetan banatuko da eta, besteak beste, atletismo pistak kenduko dituzte, harmailak zelaira gerturatuko dituzte. Estadioak 42.000 ikuslerentzako edukiera izango du obrak bukatuta.
Anoeta berritzeko aurrekontua 47 milioi eurokoa da.
_copia.jpg)
Irauli ekimena: Euskal Herriko familia euskaldunen korapiloak askatzeko topagune berria
Localizada la joven de 23 años desaparecida desde el día 25 en Donostia

La Ertzaintza deja impune la desaparición del test de drogas del hijo de un jefe policial

Mueren tres esquiadores, uno vasco, por un alud junto a los ibones de Brazato (Panticosa)
