‘Taup!’ lelopean egingo da aurtengo Ibilaldia jaia. Maiatzaren 27an, Santurtziko Bihotz Gaztea ikastolak antolatuko du. Gaur aukeztu dute leloa eta, azpimarratu dutenez, «ikastolaren irudiarekin, esanahiarekin, ilusioarekin, grinarekin eta pasioarekin bat egiten du».
Era berean, «martxan, taupaka» dagoen hezkuntza proiektua dela adierazi nahi dute eta «barruari, hau da, sentimenduei» begiratzen dien egitasmoa ere badela. «Ikastola herrian sakon errotuta dagoenez», Santurtziko ikureta elementu nagusia den sardinaren protagonismoa ere handia da, bihotzaren barruan irudikatuta.
Bizkaiko ikastolen aldeko jaialdia helburu desberdinekin antolatuko dute. Ikastolaren bitartez «euskara ponpatzen duen bihotza» izan nahi dute eta, gainera, hau antolatzeak «barruko kohesioa handitu eta Santurtziko eragileekin elkarlana sendotzen» lagunduko duela nabarmendu dute. Baina ez dute ahaztu honen helburu nagusietako bat dirua biltzea dela, «aurreikusten dugun proiektua elikatuko duen azpiegitura aurrerakoia eratzeko».
Kanta, Sustrai Colina, Ze Esatek! eta La Basuren eskutik
Jaiari doinua jartzeaz Ze Esatek! taldea arduratu da, La Basuren kolaborazioarekin batera. Letra, aldiz, Sustrai Colina bertsolariak sortu du. «Aditzera ematen du ikastolak Santurtzin dituen erro sendoak. Ikastola bat, azken finean, ilusioa konpartitzen duen pertsonen taldea da», azaldu dute.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
