NAIZ

Rotten XIII taldearen eskutik, Nafarroa Berriz Altxa herri ekimenak badu bere abestia: ‘Noain’

1521eko Nafarroako altxamendu herritarraren eta Noaingo batailaren 500. urteurrena ditu ardatz Rotten XIII musika taldeak Nafarroa Berriz Altxa herri dinamikarentzat grabatu duen abestiak.

Nafarroa osoko hainbat feminista, langile, euskaltzale, pentsiodun, intsumiso, ikasle, ekologista, errepresaliatu eta ekintzaile politiko bildu ziren Nafarroa Berriz Altxa ekimena aurkezteko.

1521eko Nafarroako altxamendu herritarraren eta Noaingo eta Amaiurko batailen 500. urteurrena baliatu nahi dute Nafarroaren eta Euskal Herriaren askatasuna eta burujabetza aldarrikatzeko.

Hainbat ekimen jarri ditu martxan azken hilabetetan: maiatzaren 22an omenaldia egin zien 1521ean Gaztelako Armada inperialaren aurka altxatu ziren herritarrei eta Iruñeko Udalean gertakari hauei argia emateko mozio bat ere erregistratu du.

Orain, Rotten XIII taldeak abestia grabatu du, 1521. urteko ekainaren 30ean egin zuten Noaingo bataila ardatz hartuta.

NOAIN

Amets hura amaitzean
azken hatsa geratu zen han.
Armarri ta ezpata, irrintzi dantza,
herri baten esperantza
odol artean galduta.
Gure seme-alabek ez dezaten esan
guregatik orain
galdu dugula Noain.

Jausitako aberrian
jaiki dadin ausardia.
Amaitu da dolua, sentimendua
ez bedi izan zapaldua
altxa behar da burua.
Gure seme-alaben irribarrea
izango da mendekua.
Heldu zaigu ordua!

Ahanzturaren lurrak irauli nahi eta ezin.
Arbasoen senaren legez berriz ekin.
Haiengatik, sortu edo hil.
Deika dugu geroa,
altxatu Nafarroa!
altxatu Nafarroa!


NOAIN

Cuando aquel sueño terminó,
quedó ahí el último suspiro.
Escudos y espadas, danza de gritos,
la esperanza de un pueblo
perdida entre la sangre.
Que nuestros hijos e hijas no digan ahora
que por nuestra culpa se ha perdido Noain.

Que se alce la valentía en la patria caída,
se ha terminado el duelo.
Para que el sentimiento no sea pisoteado
hay que levantar la cabeza.
La sonrisa de nuestros hijos e hijas
será la venganza,
ha llegado nuestra hora.

Removiendo las tierras del olvido, querer y no poder.
Fieles al instinto de nuestros antepasados,
hagámoslo de nuevo, por ellos y ellas, crear o morir.
El futuro nos llama, levántate Navarra,
¡Levántate Navarra!