
Ia 6.000 pertsona zendu dira Hego Euskal Herrian Covid-19aren ondorioz, 4.669 EAEn (bihar eguneratuko dituzte datuak) eta 1.237 Nafarroan (atzoko datuen arabera). Eta gaur, Lakuako Gobernuak biktima guztiak oroitu nahi izan ditu Gasteizko Sempervirens parkean egin den ekitaldian.
Lakuak «senitartekoren bat galdu duten familia guztiei elkartasuna» adierazi nahi izan die eta pandemia honetan «arlo guztietako profesionalek egindako ahalegina aitortu».
Biktimen oroimenez landatutako sekuoiaren eta oroitzapenezko plaka baten inguruan egin da ekitaldia; eta musika pieza labur batek eta Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaldiak osatu dute, zeinek «gizarteak pandemian erakutsitako konpromisoa eta elkartasuna bizirik mantentzeko nahia» azaldu duen. «Pandemiaren biktima bakoitzarekiko enpatia gorpuzten eta oroimenean sustraitzen laguntzen digu», gehitu du.
Iaz, gune horren inaugurazioa zela eta, Sempervirens barietatearen Sequoia bat landatu zen biktima guztien oroimenez. «Zoritxarraren aurrean konplizitatearen eta lankidetzaren indarra irudikatzen ditu», azaldu du Urkulluk. Baita «garai berri bati ekiteko itxaropena» sinbolizatzen duela, «tunel pandemikoa atzean utzi eta errekuperazio pertsonala eta emozionala, soziala, ekonomikoa eta bizikidetzakoa, hasteko».
Parkeak, era berean, zerbitzu publikoetako profesionalek egindako ahalegina ere gogorarazten du. Gaurko ekitaldian, oinarrizko zerbitzuetako profesionalen lana, boluntarioen «ahalegina eta erantzun zibikoa emateko konpromisoa hartu zuten pertsonak» ere errekonozitu dituzte.

Identifican a la navarra María Luisa Eugui entre los fallecidos en el accidente de Adamuz

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

