«Sasoiaurrean emaitzak oso onak izan dira, baina baita sentipenak ere; hori da garrantzitsuena»
Joan den denboraldian bigarren egin ondoren, Bidasoa Irunek ez du erraza hori berdintzea, baina erronkari heldu dio Asier Nietok (Etxebarri, 1997): «Bidasoan beti emaitzak lortu behar dira. Derrigorrezkoa da goian egotea». «Konfiantza osoa» dute Alex Mozas entrenatzailearengan.
«Sasoiaurrean emaitzak oso onak izan dira, baina baita sentipenak ere; hori da garrantzitsuena»

Igande honetan ekingo dio Asobal Ligari Bidasoa Irunek. Berritasun nagusiena aulkian egongo da, Jacobo Cuetararen lekua hartuko baitu Alex Mozas entrenatzaile berriak. Asier Nieto Bidasoa Irungo jokalariak adierazi du «oso desberdinak» direla: «Defenditzen dugun modua eta erasotzekoa asko aldatu da. Konfiantza osoa dugu Mozasengan. Taldea ondo ari da lanean, eta gauzak argi dauzkagu».
Joan den denboraldian bigarren egin zuten irundarrek, eta hori berdintzea zaila izango den arren, Nietok adierazi du horixe eduki behar dutela helburu. «Bidasoan emaitzak beti lortu behar dira. Derrigorrezkoa da goian egotea Asobal Ligan».
Europa ere izango dute helburu denboraldi honetan. «Jakinda zaila dela, txapelketa on bat egiten ahaleginduko gara».

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

