
Euskotren sozietate publikoak Traineru Kluben Elkartearekin (TKE) duen babesletza akordioa berritu du datozen lau urteetarako, eta, hala, emakumezkoen traineru liga nagusia Euskotren Liga deituko da 2028ra arte, gutxienez.
Akordioa ostegun honetan sinatu dute, Getarian (Gipuzkoa), Susana Garcia Chueca Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriko sailburuak eta Borja Rodrigo TKEko presidenteak.
Modu honetan, liga 2009an sortu zenetik Euskotrenek emakumeen «arraunaren lehen mailarekin hartu zuen konpromisoari eutsi» dio. Ordutik, Euskotren Ligak gora egin du etengabe, eta gaur egun zortzi talde parte-hartzaile eta 16 jardunaldi ditu.
Garcia Chueca sailburuak nabarmendu duenez, Euskotren Ligak «hasierako talde eta estropada kopuruak bikoiztu» ditu. «Kirol hau eta, zehatzago, emakumeen kirola babesten, 15 urte baino gehiago eman ondoren, liga, taldeak eta kirolariak hazi egin dira eta helburu handiak lortu dituzte, besteak beste, belaunaldi gazteenentzako erreferenteak sortzea», gaineratu du.
Bestalde, Borja Rodrigok ziurtatu du «oso egun garrantzitsua» dela TKErentzat, «akordio honi esker gure emakumeen ligaren jarraipena bermatzea lortu baitugu».
«Akordio honek ahalbidetzen digu TKErentzat estrategikoa den lehiaketa bati beharrezko egonkortasuna ematea beste lau urtez. Emakumeen arraunarekiko konpromisoa funtsezkoa da oraindik ere elkartearentzat eta bere bazkideentzat. Horregatik, oso pozik eta eskertuta gaude Euskotren bidelagun izaten jarraitzeagatik», gaineratu du.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
