Zapalkuntza pantailaratuta
Ostiral honetan bertan estreinatuko dira antzekotasunak dituzten bi film; forma eta tonu oso desberdinak izan arren, gai bera partekatzen dute: munduko hainbat lekutan LGTBIQ+ komunitateak oraindik jasaten duen zapalkuntza. Ray Yeung zuzendariaren ‘All Shall Be Well’ (‘Todo saldrá bien’, gazteleraz) eta Emanuel Pârvu-en ‘Trei kilometri până la capătul lumii’ (‘Tres kilómetros hasta el fin del mundo’) dira lan horiek.
‘All Shall Be Well’ filmak Hong Kongera garamatza, non LGTBIQ+ komunitateak oraindik ere eskubide mugatuak dituen; esaterako, sexu berekoen ezkontzak ez daude legez onartuta. Filmak Angie eta Paten istorioa azaltzen du: 60 urte inguruko bi emakume dira, eta hiru hamarkadaz elkarrekin bizi izan dira. Baina Paten bat-bateko heriotzak Angieri erronka latza jarriko dio: maitasun-harremana legez aitortua ez denez, familiaren eta sistemaren aurrean borrokatu beharko du.
Bestalde, Emanuel Pârvuen lana itxuraz idilikoa den toki batean girotzen da: Danubioren deltan. Paisaia eder horren azpian, ordea, aniztasunarekiko etsaitasuna eta intolerantzia ezkutatzen dira. Protagonista gaztea eraso homofobo bortitz baten biktima da, eta filmak komunitate itxuraz baketsuetan ere existitzen diren hipokrisia eta zapalkuntza moldeak agerian uzten ditu.
Distantzia geografikoek eta desberdintasun kulturalek ez dituzte estaltzen bi film hauetan agertzen diren egia mingarriak: LGTBIQ+ pertsonak oraindik ere zapalduta daude leku askotan. Gaur estreinatzen diren bi lan hauek, bakoitza bere erara, oihartzun sendoa duten testigantzak dira, eta ikuslea hausnarketa sakon batera gonbidatzen dute.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

