
Munitibarren, Done Jakue Bidearen ibilbideetako bat igarotzen den herrian, Lea Artibain, «tentsio uneak» bizi izan dira ostiral honetan. Israelgo txirrindulari talde bat, tartean IDFko militar bat beraiek esandakoaren arabera, herrian dagoen Palestinaren aldeko «konponbide politikoa» eskatzen duen pankarta bat urratzen saiatu da. Batzuk, gainera, bertakoen aurka egin dute.
Une horretan bertan zegoen Munitibarreko auzokide batek NAIZi azaldu dionez, pankarta apurtzen saiatzen ari zirela ohartu direnean beraiengana hurbildu dira batzuk, «lasai-lasai». Orduan, kartelaren kontra jarrita zeuden bizikletak kendu eta apurtutakoa konpontzen hasi dira.
Ondoren, azalpenak eskatu dizkiete txirrindulariei eta hauek Palestina «ez dela existitzen» eta «historiako liburuak irakurri» behar dituztela esanez erantzun dute, «modu txarrean», Beñat Zabalbeaskoak azaldu duenez. Hauetako bi, gainera, «oso urduri» jarri dira eta bizilagunen aurka egin dute.
«Bost edo hamar minutu» iraun du liskarrak, txirrindularietako batzuek besteei joan egin behar zutela esanez hasi diren arte. Azkenean, Gernikako norabidean atera dira Munitibarretik. Auzokiak azaldu duenez, taldean nagusiak zein gazteak zeuden eta laranja kolorez jantzita zeuden.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
