
EZKURDIA - IZTUETA 22
ARTOLA - MARTIJA 14
Caixabank Masterseko aurreneko jardunaldiak Martxel Iztuetaren partida bikaina utzi du Otxandioko Mainondo pilotalekuan. Tolosar gazteak Julen Martija menpean hartu du eta 22-14koaren erantzukizunaren zati handi bat izan du, batez ere atzean sei tanto sartu dituelako. Atzelari gipuzkoarrak irekitako zuloei etekina atera die, bestalde, Joseba Ezkurdiak, eta Artola eta Martijak beti atzetik ibili behar izan dute, partida ia ordubetera eraman badute ere.
475 pilotakadaren ostean, egindako 16 tanto sinatu dituzte gorriek, horirtatik sei Iztuetak, denak atzean, eta «denetik apur bat» Ezkurdiak. Orotara seina pilota galdu dituzte bikote biek eta, azken baten, diferentzia egindako tantoetan ezarri dute garaileek, urdinek halako bi tanto amaitzea erdietsi baitute.
Beti atzetik eta ezinean, urdinek erresistentzia ariketa gogorra egin dute, batez ere 10-0 atzetik jarri direlarik. Gezurra badirudi ere, 1-8ko partzialarekin erantzun dute Artolak eta Martijak. Partzialetik partzialera joan dira neurketan zehar, markagailua 13-10 jarri ostean Ezkurdiak bere txanda iritsi dela ikusi baitu. Eskuinarekin boleaz sekulakoak eta bi eman ostean 20-10eraino ireki du gorrien aldea.
Handik aurrerakoa urdinen nahi eta ezina izan da eta gorrien aurreneko puntua, bezperan Etxeberriak eta Mariezkurrenak 20-22 Jaka eta Zabaletari irabazi zieten moduan. Igandean, berriz, Altuna eta Imazek Larrazabal eta Rezusta izango dituzte aurrean Laudioko Areta pilotalekuan.
PARTIDAKO FITXA
Iraupena: 53.21 minutu.
Pilotakadak: 475.
Tantoak sakez: 1 Ezkurdiak eta 1 Artolak.
Tantoak jokoan: 9 Ezkurdiak eta 6 Iztuetak; 6 Artolak eta 1 Martijak.
Galdutakoak: 3 Ezkurdiak eta 3 Iztuetak; 3 Artolak eta 3 Martijak.
Markagailua: 1-0, 10-0, 10-1, 11-8, 13-10, 20-10, 22-14.
Gorabeherak: Caixabank Masterseko partida, Otxandioko Mainondo pilotalekuan.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
