NAIZ

«Zaintzaldiko Urrezko Maskorra» Gipuzkoako Aldundiari eman diote erresidentzietako langileek

Maite Peña diputatu eta Gipuzkoako Aldundiari eman diete «Urrezko Maskorra» greban dauden erresidentzietako langileek egin duten «Zaintzaldian». «Sektorea prekarizatzeko egindako ibilbide luzea» «saritu» nahi izan dute.

Greban dauden erresidentzietako langileek antolaturiko «Zaintzaldia».
Greban dauden erresidentzietako langileek antolaturiko «Zaintzaldia». (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Gipuzkoako erresidentzietako eta eguneko zentroetan ELAk deitu duen grebaren hirugarren greba egunean, «Zaintzaldia» egin dute Donostian, egun hauetan egiten den Zinemaldiaren bertsio sindikala. Bertan, ‘Gipuzkoako erresidentziak borrokan’ film laburra proiektatu dute lan jardun osoko kontratuak eta soldata arrakala ezabatzea eskatzeko.

Ondoren, sari banaketa egin da eta nominatu eta irabazleak alfonbra moretik pasatzen joan dira. Prekaritatearen, soldata arrakalaren eta lan karga handienen sariak eman dira besteak beste, eta Matia, Zaintzen, Biharko eta Eulen bezalako enpresetako langileek eskuratu dituzte sari horiek.

Dena den, ELAk nabarmentzen duenez, «Gipuzkoako Foru Aldundia izan da izar nagusia» sari banaketa honetan. Horrela, Maite Peña diputatuarentzat izan da Urrezko Maskorra, «Aldundiak sektorea prekarizatzeko egindako ibilbide luzeagatik».

«Zaintzaldiaren» ostean, ekitaldian parte hartu duten ehunka langileek manifestazioa egin dute Bulebarreraino, irailean sektorean egindako hirugarren eguneko ekitaldiari amaiera emateko.

«Langileen argi erakutsi dute eskatutatako aldarrikapenak hitzarmenean jaso arte greba eta mobilizazioek jarraipena izango dutela erresidentzia eta eguneko zentroetan», gaineratu du ELAk.