J.S.

Sare sozialak eta Internet, dendari txikien lagun

Bezeroarekin konektatzen duten edukiak sortzeak berebiziko garrantzia duela diote adituek, baina dendari txiki asko ez da gai ikusten. Gaitasun digitalak indartzeko helburuarekin, Cederna Garalur eta Nafarroako Landa Merkataritza Dinamizatzeko Zerbitzu Sarea doako prestakuntza eskaintzen hasi dira.

Formakuntza saioak Mendialdea, Bidasoa-Baztan eta Sakanan egin dira, eta erantzun bikaina jaso dute profesionalen aldetik.
Formakuntza saioak Mendialdea, Bidasoa-Baztan eta Sakanan egin dira, eta erantzun bikaina jaso dute profesionalen aldetik. (CEDERNA-GARALUR)

Uste okerra da pentsatzea online salmenta eta denda txikiak gauza bateraezinak direla. Dendari asko ez da ausartzen jauzia ematera, baina azken urteetako ikerketek argi eta garbi diote Internet eta sare sozialak lagunik onenak izan daitezkeela negozio txiki bat aurrera ateratzeko.

Egia da sektoreak izugarrizko iraultza jasan duela azken urteetan, aktore berriak iritsi baitira bertara: azalera handiko merkataritza-guneak eta beren eskaintza erasokorrak, e-commerce plataforma handien prezio tentagarriak eta bidalketa politika erosoak... Baina egoera horren aurrean, askok kontrakoa uste badu ere, Internet eta sare sozialak denda txikien lagun bilaka daitezke, ongi erabiltzen ikasiz gero, noski.

Adituek diotenez, sare sozialak tresna ezin hobeak izan daitezke bezeroekin komunikatzeko, saldu osteko zerbitzu hurbil eta profesionala eskaintzeko, bezeroari arreta egokia emateko eta bezero errepikariak ez ezik, markaren enbaxadoreak ere izan daitezen lortzeko.

Horretarako, berebiziko garrantzia du bezeroarekin konektatzen duten edukiak sortzen asmatzea. Dendari txikien gaitasun digitalak indartzeko helburuarekin, Cederna Garalur eta Nafarroako Landa Merkataritza Dinamizatzeko Zerbitzu Sarea doako prestakuntza eskaintzen hasi dira herrialdeko hainbat eskualdetan. Saioak Mendialdea, Bidasoa-Baztan eta Sakanan egin dira, eta erantzun bikaina jaso dute profesionalen aldetik.

Andoni Martin, Cederna Garalurreko teknikariak azaldu duenez, ikastaro horietan eduki digitalak sortzen irakatsi dute, hau da, «nola sortu zure bezeroekin konektatuko duten testuak, irudiak eta bideoak».

Bere iritziz, «eroslearen ohiturak asko aldatu dira, mugikorra egunero erabiltzen du, eta dendariak jakin behar du une oro bezeroa non dagoen, bera ere han egoteko».

Bestetik, Meta eta Google Business bezalako tresnen erabilpena ere irakatsi dute. Bere hitzetan, «funtsezko tresnak dira negozioaren ikusgaitasuna hobetzeko sare sozialetan eta bilatzaileetan».

Hala eta guztiz ere, Cedernako teknikariak nabarmendu duenez, helburua ez da bakarrik eduki digitalak sortzen irakastea, baizik eta eduki horiek zertarako, norentzako eta ze helbururekin sortzen diren. jakitea. Ikuspuntu estrategikoan sakondu nahi izan dugu».

Ildo horretan, bertako hedabideen funtzioa ere kontuan hartu behar dela nabarmendu du Andoni Martinek. «Bertako aldizkariak, irratiak eta egunkariak ere oso garrantzitsuak dira, jende askok erabiltzen dituelako bere herriko albisteen berri izateko, eta salmenta estrategia horretan ez ditugu baztertu behar. Hedabideen ekosistema osoa kontuan hartzea da gakoa».

Mendialdea, Bidasoa-Baztan eta Sakanako ikastaroak bukatu badira ere, interesa duten profesionalek formakuntzarekin jarraitzeko aukera izango dute. «Gauza gehiago ikasteko gogoarekin geratu direnek, talde txikiak sortu eta jarraipena egiteko aukera eskainiko diegu datozen asteetan», azaldu du Martinek.

ZER DA GOOGLE BUSINESS?

Google Business edo tokiko negozioen sare soziala ere deitzen zaiona, enpresa edo denda hurbilei beren ikusgarritasuna hobetzeko eta bezero berrietan zuzenean eragiteko aukera ematen dien lanabesa da.

Google Maps-ekin lankidetzan, dendariek espazio berean eta geolokalizazio zuzenarekin erakutsi ahal izango dituzte beren harremanetarako datu guztiak, produktuak, zerbitzuak eta negozioaren azken eguneratzeak.

Adituek diotenez, Google Business nola kudeatu dakien tokiko negozioak beste sare sozial ezagunagoei baino etekin handiagoa atera diezaioke; izan ere, bertan bilatzen duten kontsumitzaileen %88 establezimendura joaten da 24 ordu baino gutxiagoan.

Meta Business, bestalde, doako plataforma bat da, negozioaren Facebook, Messenger eta Instagrameko argitalpen guztiak toki bakar batetik kudeatzeko aukera ematen duena. Aplikazio batetik bestera aldatu beharrik izan gabe, dendaren edukia sortu, argitaratu eta kudeatzeko aukera eskaintzen du, baita iruzkin eta mezu zuzenei erantzuteko aukera ere.

Horrela, lanabes horren bitartez plataforma beretik publizitate-kanpainak sortu eta kudeatu daitezke Facebook, Messenger eta Instagramen. Modu horretan, eragin nahi den audientziara irits daiteke, pertsonalizatu ahal izango ziren publizitate-iragarkien bidez.

Gainera, sare sozial horietako argitalpenen eta publizitate-kanpainen errendimendua aztertu eta neurtzeko aukera ere eskaintzen du.

 

Sakana retomará las acciones para facilitar el relevo generacional

La Agencia de Desarrollo de Sakana y Cederna Garalur tienen previsto retomar las acciones iniciadas antes de la pandemia para facilitar el emprendimiento y el relevo generacional en el comercio de la comarca.

Aunque todavía no se ha establecido un plan concreto, la idea es volver a poner en marcha una campaña similar a la denominada “Heldu Komertzioari”, que tenía como objetivo impulsar el relevo generacional de los negocios ante la avanzada edad media de las personas comerciantes y su intención de cesar el negocio en un corto plazo. De momento, las entidades implicadas están ultimando un video para dar a conocer los objetivos de la campaña.

Y es que el estudio de la oferta comercial de Sakana que dio origen a la primera campaña detectó que muchos de los comerciantes se mostraban dispuestos al acompañamiento y a facilitar el proceso de relevo. Es por ello que se pusieron los recursos y herramientas existentes al servicio del sector: información sobre ayudas al comercio y a las entidades locales, ayudas y oportunidades para el emprendimiento, subvenciones al relevo comercial, etc.

Asimismo, a través de la campaña “Heldu komertzioari!”, se confeccionó un listado tanto de negocios susceptibles de ser traspasados, como de personas emprendedoras dipuestas a hacerse cargo de ellos, una bolsa que que todavía sigue abierta y se sigue actualizando constantemente. Para confeccionar dicho listado, se visitaron y entrevistaron aquellos establecimientos que mostraron intención de cesar en un corto plazo, recogiendo sus problemáticas concretas y preocupaciones e informándoles de la campaña y los recursos y ayudas a su disposición. Junto a ello, se realizó un trabajo de identificación de potenciales emprendedores y comunicación de opciones de relevo junto con Cederna Garalur.

La campaña hacía también un llamamiento a la sociedad para sensibilizar sobre la importancia de sostener el comercio de la comarca, al considerar que «un comercio sano es vida para nuestros pueblos».